
EH Bilduk Arabako Batzarra elkartu du larunbat honetan Gasteizko bere egoitzan. Eta bertan, Eva Lopez de Arroyabe koalizio abertzalearen Arabako bozeramaileak adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean. «EH Bilduk pentsio duinak eta nahikoak dituen sistema publikoa defendatu du. Bloke erreakzionarioak, aldiz, murrizketak eta pribatizazioak defendatzen ditu. Azken finean, eredu publikoa suntsitzea», esan du.
Oroitu du azken urteotan pentsio duinen alde lan egin duela koalizio subiranistak erakunde guztietan. «Madrilen %15eko igoera lortu genuen alargunentzako, KPIaren arabera igotzea ere lortu genuen, eta gutxieneko pentsioak igotzea ere eskatu genuen. Astelehenero bat egiten dugu pentsionisten mugimenduaren aldarrikapenekin. Betiere, euskal sistema publiko justu baten alde. Hori izango da tresnarik onena euskal pentsionisten oraina eta etorkizuna ziurtatzeko».
«Ez dira promesak. Dagoeneko lortu ditugun hobekuntzak dira», azpimarratu du Lopez de Arroyabek.
Jendea «babesteko» konpromisoa
Etxebizitzaren eta pentsioen arloan ez dutela etsiko egin du zin. Jendea babesik gabe uzten duen bloke erreakzionarioaren aurrean, EH Bilduk «jendea babesteko eta segurtasuna emateko konpromisoa» hartu baitu.
Arabako bozeramaileak baieztatu duenez, fronte zabalak EH Bildu du izena Euskal Herrian, eta bere gain hartzen du eskuin muturrari partida irabaztea nahi duen jende hori guztia ordezkatzeko ardura, «etxebizitzaren gisako eskubideetan aurrera egitea eta zabaltzea posible baita». Euskal Herria eta bertako jendea defendatzera doaz Madrilera, gauza bat argi dutelako: «Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan diputatu eta senatari izan daitekeen ezkerreko indar bakarra EH Bildu da».

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

El rentismo tiene premio fiscal en Hego Euskal Herria
