
Jokin Altuna baten aurka, Lau eta Erdian lau txapel pilatuak dituena, une zailenetan ere bere talentua ateratzen duena, 11-4 galtzen hasita, pronostiko guztiek porroterako hautagai ikusten zuten Javier Zabala. Sentsazioak ere makalak ziren errioxarrarengan eta amezketarrak, esfortzu erdia eginda –tanto gogor batzuk egin dituzte, 3-0ekoan 29 pilotakada– alde nabarmena eskuratu zuen. Zabalak ezintasuna erakutsi zuen eta bere lehen hiru tantuak Altunaren galdutakoak izan dira.
Hain zuzen ere, 11-4koa izan da bere lehen tantoa, hormabiko paregabe batekin, eta hurrengo jokaldian beteta sumatu zaio Altunari. Nekearen lehen agerraldia izan zitekeen, eta sentsazioa berretsi da 11-7koaren ostean. Bizi-bizi jokatu dute, indartsuago sumatu zitzaion Zabalari, eta 15 pilotakadako tantoak etena eskatzera behartu zion amezketarrari.
Bere bigarren etena 11-11arekin eskatu du, Gorka Altuna botilero eta lehengusuak deituta. Zabalaren erauntsiaren aurrean, erantzunik gabe sumatu zitzaion. Fisikoki osoago ikusi zaio errioxarrari eta airez daukan potentziala nabarmendu du Altunak partida bukaeran.
Atzean sartuta
11-15eraino irauli du markagailua Zabalak, 11 tanto jarraian eginda. Altuna III.a atzean sartzea lortu du eta modu honetan, airez gehiago sartu ahal izan da Naiarakoa. Bukaerako estatistikak ere argigarriak izan dira, Altunak baino bi aldiz gehiago jo baitu airez.
Horren erantzule, hein handi batean, takoa moldatu ostean «pilota gehiago sentitzen hasi» dela izan daiteke. «Hasieran sentitzen nuen ez nuela pilota nahi bezala mugitzen; esparatrapu apur bat kendu dut eta pilora sentitzen hasi naiz. Modu honetan, erasora gehiago joateko aukera izan dut eta Jokin [Altuna] atzean sartu».
Bere lehen egindakoa laugarren tantoan lortu du eta ordutik, beste 15 tanto egin ditu, partida gogor bateko estatistika biribiltzeko. Altuna saiatu da partida estutzen. 12-15ekoan txokoan bere zigilua utzi zuen baina ezin jarraikortasuna eman. Zabalean min ematera ere iritsi zen, dema fisikoaren ondorioak bi pilotariengan igartzen zirela. Dena dela, azken tantoetan, errioxarrak presentzia handiagoa izan zuen kantxan eta urrats bat eman du ligaxkan.

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Días de alta tensión para el PNV por la posible disputa Bengoetxea-Etxanobe
