‘Fargo’
Krimenaren, Minnesotako paisaia elurtuen eta Carter Burwellen musikaren aurretik, hitzak agertzen dira pantailan: «Benetako istorio batean oinarrituta dago. Film honetako gertakariak Minnesotan jazo ziren 1987an». Coen anaien hasierako ohar mitiko hori ere fikzioaren parte da. Gezur txiki bat. Oharrak ikuslea kokatu eta erne jartzen du, errealitateak fikzioa gainditzeko duen gaitasuna gogoraraziz.
Aurten 30 urte bete dira ‘Fargo’ estreinatu zenetik. Joel eta Ethan Coenek erakutsi zuten krimena zentzugabea bezain tragikoa izan daitekeela, eta indarkeria, groteskoa bezain barregarria. Landa-thriller baten itxurapean, gizatasunaren eta ankerkeriaren arteko talka maisuki marraztu zuten, umore beltza eta basakeria elur-geruza beraren azpian ezkutatuz.
Frances McDormand ahaztezinak Marge Gunderson poliziari ematen dio bizia. Mundu zoro batean gizatasunari eusten dien emakumea, gutizia, ergelkeria eta etsipena paisaia zuri amaigabean barrena arrastaka dabiltzan bitartean.
Amerika sakoneko paisaia izoztuetan barrena, ‘Fargo’ krimenaren, absurdoaren eta giza miseriaren kronika bihurtu zen. Hogeita hamar urte geroago, zinema garaikidearen obra garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du, mugak hautsi eta gizakiaren alde ilunena ironia zorrotzez erakusten duen maisulana.
Hogeita hamar urte geroago, elurrak zuria izaten jarraitzen du, eta odolak, gorria.

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

