
‘The Wailing’ film bikaina zuzendu eta hamar urtera, Na Hong-jin ‘Hope’ filmarekin itzuli da, lehen minututik bertatik zientzia-fikziozko thriller baten ohiko konbentzioei belarrondoko galanta ematen dien lanarekin. Na Hong-jinek berariaz aipatzen ditu ‘Jaws’, John Carpenter-en ‘The Thing’ eta Bong Joon-ho-ren ‘The Host’ filmak, ‘Hope’ sortzeko erreferentzia gisa.
Hego Koreako landa-komunitate txiki batean girotuta dago filma. Izaki ezezagun baten agerpenak herritarren egunerokoa hankaz gora jarriko du. Baso-suteei aurre egiteko errefortzuak beste leku batzuetara desbideratu dituzte, eta komunikazio guztiak eten dira. Egoera horretan, herriko polizia-buruak, Bum-seokek, eta Sung-ae agenteak komunitatea babesteko ahaleginari ekingo diote, baina laster ohartuko dira mehatxuari aurre egitea ez dela espero bezain erraza izango. Hortik aurrera, pertsonaiak indarkeriaz, jazarpenaz eta biziraupen-borrokaz osatutako espiral batean murgilduko dira. Gatazkak aurrera egin ahala tragedia kosmiko baten atarian kokatuko ditu pertsonaiak.
Na Hong-jinek hibrido bitxi, basati eta neurri batean zoroa eraiki du. Estralurtarren inbasioen zinema, thrillerra, landa-westerna, komedia beltza, akzioa eta body horror-a nahasten dira, osagai horietako bakar baten menpe geratu gabe. Ez da erraz sailkatzeko moduko filma, ezta ikuslea erosotasunean mantentzeko sortua ere.
‘Hope’ ez da estralurtarren mehatxuari buruzko istorio hutsa, baizik eta muturreko egoerek gizakiak noraino eraman ditzaketen aztertzen duen proposamen basati, zoro eta neurrigabea.
Zuzendariak azaldu du istorioa eremu txiki eta itxuraz hutsal batean kokatu nahi izan zuela, bertan gertatzen denak ondorio amaigabeak izan ditzakeelako.

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

La emergencia de la vivienda cierra fábricas, escuelas y tiendas y colapsa las cuatro capitales

Cuando el fascismo se divierte con la democracia

Guía para este 11N por la vivienda: huelga, marchas mañana y tarde... ¿y desahucios?

