
Behin baino gehiagotan aipatu dugu, modu batera edo bestera, Ainhize Belarrek bikain hartu duela Josune Bereziartu historikoaren lekukoa. Bederen, 20 urteko eskalatzaile atxondarra Euskal Herriko eta gure ingurumariko kirol eskaladaren ekarpenaren bidean dago. Eta horrela erakutsi du berri du ‘La planta de Shiva’ ibilbidearekin.
Villanueva del Rosarioko (Malaga) lerro horrek 9b maila du; hortaz, lehen euskal neska da gradu hori lortzen. Estatu espainiarreko lehenbizikoa ere. Oraindik «kobazuloan» sartuta dago lortutako arrakasta aztertzen, eta horregatik eskalada horren inguruan orain arte honako adierazpena egin du bere sare sozialetan: «Beti amestu izan dut egun batean bide hori eskalatzea. Dena prozesatzen saiatzen ari naiz oraindik. Eskerrik asko bidaia honengatik, sentiarazi didan guztiarengatik, eta bere parte izan diren guztiengatik».
Aurreratu dezakeguna da, 2024an Baltzolako ‘Iñi’ Ameriketan” (9a+) kateatu zuenean, ‘La planta de Shiva’ bizkaitarraren helburuen artean kokatu zela. Bidaia bat baino gehiago egin ditu, baina tartean, burua argitzeko, beste xede batzuetan buru belarri ikusi dugu. Adibidez, iaz gai izan zen bere bigarren 9a+ sinatzeko: ‘Zeleputza’ (La Leze, Ilarduia).
Hirugarrena
‘La planta de Shiva’ igoerari dagokionez, esan behar dugu marra historikoa dela; izan ere, ibilbide horrekin Angela Eiter austriarra 9b mailan sartzen lehen emakumezkoa izan zen. Anak Verhoeven belgikarra bigarrena izan zen, eta, diogun bezala, Belar hirugarrena. Horri guztiari gehitu behar diogu lehen lerroko gizonezkoak Malagako lerro horretatik igaro direla: Adam Ondra, Jakob Schubert…
Eskalatzaile bizkaitarra gaztea da, 20 urte besterik ez ditu; alabaina, munduko eskalatzaileen artean goi mailan leku berezia erdietsi du. Bai, soilik zazpi emakumezkok 9b mailan (edo gorago) kokatu dituzte euren buruak. Eiter, Verhoeven, Laura Rogora, Julia Chonourdie, Brooke Raboutou, Janja Garnbret eta Belar dira protagonistak.

«Vil, ruin y mezquino»; el delirante fuego amigo entre Vox y PP en Gipuzkoa

Feijóo emplea una ikurriña mal dibujada para «evitar que Bildu tenga más fuerza en Madrid»

Fallece un joven de 21 años en un choque frontal entre dos vehículos a la altura de Elgoibar

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

