Promesak, ekintzak eta bozkak
Asmoak, proiektuak eta nahiak bata bestearen atzetik ari gara entzuten, batzuen eta besteen ahotan. Politikarien sinesgarritasuna ezbaian dagoen honetan, ordea, promesei baino, komeni da bakoitzak aukera izan duenean egin duenari erreparatzea eta hartu beharreko erabakiak horretan oinarritzea.

Inkesten arabera, % 12a omen da astebete barru zer bozkatu argi ez daukana; horiez gain, izango da datozen egunetan ideiaz aldatuko duenik ere. Zalantzak dituztenei egin ohi zaien gomendioa izaten da hauteskunde programak irakurtzea eta hautagaiek egiten dituzten proposamenak aditzea. Edonola ere, norbaitek –dela alderdi politiko bat, dela beste edozein pertsona edo ente– zer egingo duen iragartzeko modurik eraginkorrena, dagoeneko egin dituenei erreparatzea izaten da.
Ostegunean ETB 1en izan zen eztabaidan promesa ugari egin zituzten batzuek eta besteek. Maribel Vaquerok, esaterako, zin egin zuen EAJk «Euskadi defendatuko» zuela Madrilen, eta etxebizitzarekin dagoen arazoa konpontzeko lan egin. Hala ere, udalei merkatuan esku hartzea ahalbidetzen dien Etxebizitza Eskubidearen aurka sutsuki agertu dira jeltzaleak eta, duela gutxi, etxebizitza eskubidea bermatzera bidean hainbat aurrerapauso zekartzaten dekretuetako baten aurka bozkatu dute Madrilen bertan.
Laura Garridok PPren eskutik erosahalmenaren igoera eta segurtasuna bermatuta egongo direla agindu zuen, emakumeena barne, pertsona migranteak baitira haien aurka egiten dutenak eta hori ere kontrolatuko dutelako. Baina, PP gobernuan zela galdu zuten 16 eta 17 urteko umeek haurdunaldia inoren baimenik gabe eteteko eskubidea, besteak beste.
Oso interesgarriak eta itxaropentsuak izango dira batzuen eta besteen hauteskunde programak eta proposamenak, seguru. Baina, arren, diru-zorroa lapurtu dizunari etxeko giltzak ez bazenizkioke emango, agian, ez da komeni bozka ematea inoiz giza eskubideen aurka egin duenari.

ELE, nombre del nuevo partido que niega derechos a migrantes y rechaza la «moda woke»
«Dolua behar den unean ez baduzu egiten, aurrerago egin beharko duzu»

Feijóo huele la sangre y se abalanza sobre un Sánchez calculador

El Drogas anuncia un parón indefinido y publica dos discos en directo

