Igandean Zaldibian sega jokoa egongo da, 23 segalarirekin
Goizeko 11.30ean emango zaio hasiera saioari eta parte hartuko dutenak 23 segalari izango dira, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Zalbidiako igandeko saioak Ikastortozako zelaietan izango dira, 11.30etik aurrera. Segalari bakoitzak nazioarteko eran, froga bakarra 100 metroko karratuko belar saila izango du. Zelaian segalariei laguntzen hiru laguntzaile besterik ez dira ibiliko. Guztira ordu eta erdiko ekitaldia izango da gutxi gorabehera.
Aurreko igandean Usurbilen egin zen bezala, segari duen garrantzia eman behar zaiola agertu nahi da. Izan ere, aurten belar faltarik ez da eta txapelketarik ez da egingo. Beste jende bilketa askoz arriskugarriagoak egiten dira. Zaldibian Koronabirusak eskatzen dituen baldintzak zorrotz beteko dira. Zaila ez da.