Animaziozko film berria euskaraz
FLEAK
Finlandia, 2025. 83’. Zuzend.: Jens Møller. Gidoia: Antti Haikala, Melli Maikkula, Ilja Rautsi, Teemu Auersalo. Musika: Lukasz Targosz.
‘Fleak’ film finlandiarra zinema-aretoetara euskaraz bikoiztuta iritsiko da, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker.
Istripu baten ondorioz, Thomas 12 urteko umeak ibiltzeko gaitasuna galduko du. Zorionez, beste dimentsio bateko izaki iletsu batek abentura izugarri bat bizitzera eramango du, eta beste unibertso baterako atea zabalduko dio. Han, berriro oinez ibiltzeko modua aurkituko du.
Thomasek bere beldurrei aurre egin beharko die eta neba-arrebekin duen harremana konpondu. Prozesu horretan, laguntasuna, maitasuna eta onarpena benetako indarra direla jabetuko da.