Animaziozko film berria euskaraz
GURENAGI FAMILIAREN ERREZETAK (THE SLOTH LANE)
Australia, 2024. 84’. Zuzend.: Tania Vincent, Ricard Cussó. Gidoia: Ryan Greaves, Tania Vincent. Musika: Ack Kinmonth.
‘The Sloth Lane’ film australiarra zinema-aretoetara euskaraz bikoiztuta iritsiko da, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker.
Ekaitz beldurgarri batek etxea hondatu ondoren, Laura izeneko hartza eta haren familia hirira joango dira food truck zahar eta herdoildu batekin, negozioa arrakastatsua izango delakoan. Perez-Osos familiak prestatzen dituen janari gozoek Dottiren arreta piztuko dute. Dotti, gepardo azkar eta burutsua, janari azkarreko negozioa berpizteko saiakeran murgilduko da.