Aldaketaren poza EH Bilduren boto zenbaketan Nafarroan

Luzea izan da zenbaketa gaua Iruñean. Aldaketak bazetorrela zirudien baina boto guztiak zenbatu artean tentsioa izan da. Azkenean, zenbakiak alde eta festa giroa nagusitu da. Adolfo Araizek EH Bildu lehen indarra izan den herrien zerrenda bota duenean txalo zaparrada izan da nagusi eta puntu gorena aldaketaren indarrek Parlamentuan 26 eserleku dituztela esan duenean. «UPN kanpora» oihukatu dute bertaratuek etenik gabe. Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkategaiak ere hiriburuko emaitzak ospatu ditu. [Araizen hitz hartzea | Asironen hitz hartzea]

2015 MAI. 25