Naiz.info
Donostia

Orio eta Zumaia, Gipuzkoako Traineru Txapelketan irabazle

Gizonezkoetan Oriok egin du denborarik onena Kontxako uretan egin den Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Emakumezkoen kategorian zumaiarrak izan dira azkarrenak.

Zumaiako neskak, garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Zumaiako neskak, garaipena ospatzen. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Donostian, Kontxako uretan, egin da gaur Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Gizonezkoak eta emakumezkoak aritu dira lehian, nor bere kategorian.

Lehenengoan, Orioko trainerua izan da denborarik onena egin duena. 20:05eko denboran osatu dute oriotarrek ibilbidea. Haien atzetik sailkatu dira San Pedro (20:17); Hondarribia (20:30); San Juan (20:45); Trintxerpe (21:06); Getaria (21:10); Zumaia (21:16); Donostiarra (21:26); Zarautz (21:42); eta Hibaika (22:50).

Emakumezkoen kategorian, berriz, Zumaiak eskuratu du garaipena, 11:15eko denbora eginda. Sailkapena honela osatu da: San Juan (11:34); Hibaika (11:44); Orio (12:08); eta Zarautz (12:56).

Txapelketa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin dute, Josetxo Etxeberria Gipuzkoako Arraun Federazioko presidente eta Juan Lizarralde Orioko arraunlariaren heriotzak direla-eta.