NAIZ.INFO
Baiona

‘EH ez da salgai’ margoketa zuen etxe bat kiskali da Itsasun

Larunbatetik iganderako gauean sutan kiskali zen Itsasuko eraikin bat. Bigarren etxetxibizitza gisara zerabilten etxea ‘Euskal Herria ez da salgai’ margoketa zuen paretan, aldarrikapenik eta zehaztasunik ez bada ere, bi datu horiek kontuan harturik nahita erre dutela dirudi.

Itsasuko etxea kiskalita geratu da. (KAZETA.INFO)
Itsasuko etxea kiskalita geratu da. (KAZETA.INFO)

‘Euskal Herria ez da salgai’ margoketa duen Itsasuko bigarren etxebizitza bat erre da asteburuan, larunbatetik iganderako gauean. Aldarrikapenik eta zehaztasunik ezagutzen ez den arren, espekulazioaren aurkako ekimena izan daiteke erretzearen arrazoia.

Peskisa horiei segika Pariseko «terrorismoaren aurkako» parketan ari dira ikertzen gaia. Inkesta horren baitan Paueko identifikazio kriminala Itsasun izan da igandean arrasto bila, Kazeta.info-k jakinarazi duenaren arabera.

Pasa den astean antzeko beste sute bat ere izan zen, Aiherran kasu honetan. Aurrez, maiatzean Ezpeletan izan zen antzeko erasoa eta iazko abenduan Heletan. Azken honetan Irulegiko irratiak jaso zuen aldarrikapena.