NAIZ.INFO
LONDRES

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak Norvegiaren aurka irabazi du

Sailkapen faseko azken partidan Norvegia gainditu du Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak 25-20. Kroaziaren aurka lehiatuko dira orain final erdietan.

Nely Carla Alberto donostiarra izan da euskaldunen artean gol gehien sartu dituena, hiru tanturekin. (Javier SORIANO/AFP)
Nely Carla Alberto donostiarra izan da euskaldunen artean gol gehien sartu dituena, hiru tanturekin. (Javier SORIANO/AFP)

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak Olinpiar Jokoetako sailkapen faseko azken partida irabazi du Norvegiaren aurka (25-20). Modu horretan, final laurdenetarako txartela lortu dute.

Nely Carla Alberto izan da euskal kirolarien artean hoberena, zortzi jaurtiketa egin eta hiru gol sartu baititu. Eli Pinedok, bere aldetik, bi gol sartu ditu. Patricia Elorza eta Andrea Barnok ez dute norvegiarren atea zulatzerik lortu.

Hurrengo partida Kroaziaren aurka jokatuko dute txapelketako final laurdenetan, datorren abuztuaren 7an.

Sartu NAIZen webgune berezian Olinpiar Jokoen inguruko informazioa jasotzeko.