NAIZ.INFO
LONDRES

Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu dira Xabi Fernandez eta Iker Martinez

Xabi Fernandez eta Iker Martinez euskal kirolariak Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu dira belako 49er modalitatean. Sailkapen nagusiko hamabigarren postuan amaitu dute.

Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu dira Xabi Fernandez eta Iker Marinez euskal kirolariak belako 49er modalitatean hamabigarren postuan amaitu eta gero. Jokoak hasi zirenetik hamabost estropada lehiatu dituzte eta azken estropadara lehenengo hamar onenak solilik sailkatu dira.

156 punturekin amaitu dute eta finalerako txartela lortu duten azken sailkatuek 135 lortu dituzte.

Eguneko lehen estropada hamabosgarren tokian amaitu dute eta bertan galdu dituzte azken estropadara sailkatzeko aukera guztiak. Bigarrengoan hobera egin dute, hamabigarren postua lortuz.

Etxerako bidea hartu beharko dute, beraz, Fernandez eta Martinezek.

Sartu NAIZen webgune berezian Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia jasotzeko.