Naiz.info
Bilbo

Gilbert, munduko txapeldun

Txirrindulari belgikarra ez da batere fin aritu denboraldian zehar, baina merezitako garaipena lortu du munduko txapelketan indartsuena dela erakutsiz. Boasson Hagen eta Valverde sailkatu dira bere atzetik.

Gilbert garaipena ospatzen. (AFP)
Gilbert garaipena ospatzen. (AFP)

Gilbert garaipen handi batekin amaituko du denboraldia. Iaz txirrindulari onena izan zenak, ezin izan du aurten mailarik onena eman.

Caubergeko maldan jo du erasoa Gilbertek eta ezin izan dute bere erritmoa jarraitu. Edvald Boasson Hagen norbegiarra lau segundutara heldu da eta zilarrezko domina lortu du. Alejandro Valverde espainiarrak berriz, brontzea eskuratu du.