NAIZ.INFO
DONOSTIA

Asier Illarramendik 2018ra arte luzatu du kontratua

Asier Illarramendik hiru urtez luzatu du Realarekin duen kontratua, 2018ra arte. Luzapen honen ondorioz, talde txuri-urdinean kontraturik luzeena duen jokalaria da mutrikuarra.

Asier Illarramendi, Athleticen aurkako partidan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Asier Illarramendi, Athleticen aurkako partidan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Asier Illarramendik gaur sinatu dute erdilariaren kontratua 2018ra arte luzatzea.

Era honetan, talde donostiarraren zuzendaritzak Zubietatik ateratako jokalari garrantzitsuenen kontratuak blindatzen jarraitzen du eta epe ertainerako proiektuaren egonkortasuna ia bermatua du.

Egun, talde guztiaren jarraikortasuna baieztatua du 2013rako, 2014ra arte ez baitira lehen kontratuak bukatuko.

Illarramendiren ondotik, Xabi Prieto, David Zurutuza ta Mikel Gonzalez dira kontratu luzeenak dituzten jokalariak, 2017ra arte jarraituko baitute Realean.