Naiz.info
Iruñea

Osasunak ezin izan du golik egin Betisen aurka (0-0)

Hutsean bukatu da norgehiagoka eta lortutako puntuarekin nafarrek sailkapenaren zuloan jarraitzen dute Espanyolekin berdinduta. [Partidaren xehetasunak]

Partida eskasa jokatu dute bi taldeek. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Partida eskasa jokatu dute bi taldeek. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Osasuna sailkapenaren azken postura erori da Betisen aurka Sadarren berdindu ondoren. Bost punturekin geratu da Espanyolekin berdinduta. Partida eskasa jokatu dute bi taldeek, gol aukera gutxikoa, eta hutsean bukatu da norgehiagoka ez baitute ate aurrean asmatu.

Partidako albisterik aipagarriena Patxi Puñalek Osasunarekin partida gehien jokatu dituen futbolaria bilakatu dela izan da.