NAIZ.INFO
DONOSTIA

Reala kalera, Osasuna, aldiz, aurrera, Kopan

Reala Kopatik kanpo gelditu da Kordobaren aurka bina berdindu ostean. Osasunak, aldiz, aurrera egitea lortu du, itzuleko neurketari buelta eman eta Sportingi 2-0 nagusitu ostean. [Osasuna eta Sportingen arteko neurketaren estatiskikak].

Ruben Gonzalez Osasunako atzelariak sartu du bigarren gola gorritxoentzat. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Ruben Gonzalez Osasunako atzelariak sartu du bigarren gola gorritxoentzat. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Beste urtebetez gehiago Reala lehenengo txandan joan da kalera Kopako txapelketan. Oraingoan Kordobaren aurka egin du estropezu, joaneko partidari buelta eman ezinik geratu baita.

Ongi hasi dute neurketa txuri urdinek, eta hogeigarren minutuan markagailuan aurretik jartzea lortu dute, Griezmanen gol bati esker. Bat eta hutseko emaitzarekin iritsi da neurketa atsedenaldira.

Kordoba, ordea, gogo handiz irten da bigarren denboran eta markagailuan aurretik jartzea lortu du. Agirretxek binakoa sartu duen arren, urrun geratu zaio hurrengo fasea Realari.

Osasunak, aldiz, aurrera egingo du txapelketan, Sportingi 2-0 nagusitu baitzaio. Nagusi izan da partida guztian zehar, nahiz eta joko ikusgarririk ez egin.

Golak bigarren denboran iritsi dira, Joseba Llorente eta Ruben Gonzalezen eskutik.

Errepasatu NAIZen webgune berezian Osasuna eta Sportingen arteko neurketak utzi dituen estatistikak.