NAIZ
DONOSTIA

Karra Elejalde, Jose Coronado eta Edurne Ormazabalek aurkeztuko dituzte Zinemaldiko galak

Karra Elejalde eta Jose Coronado aktoreek eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dituzte Zinemaldiaren 62. edizioaren galak. Aktore gonbidatu ezagunak izango dituzte ondoan.

Zinemaldiaren iazko edizioaren inaugurazio gala. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Zinemaldiaren iazko edizioaren inaugurazio gala. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dute Zinemaldiaren aurtengo edizioaren inaugurazio gala, datorren ostiralean, 21.00etan Kursaal auditoriumean. 62. edizioaren edukiak aurkezteko hainbat aurpegi ezagun izango dituzte lagun: Maribel Verdu, Mireia Gabilondo, Unax Ugalde, Cayetana Guillen Cuervo, Eduard Fernandez eta Imanol Arias, antolakuntzak berri eman duenez.

Inaugurazio galan Denzel Washingtonek Donostia Saria jasoko du Antoine Fuqua zuzendariaren eskutik eta bien artean Zinemaldiari hasiera emango dion ‘The Equalizer’ filma aurkeztuko dute.

Zinemaldiaren bukaerako galan, berriz, Jose Coronado izango du ondoan Edurne Ormazabalek, irailaren 27an, 20.30ean, Kursaal auditoriumean.

Bi galak Patxi Barcok zuzenduko ditu, iaz bezala.