NAIZ
GASTEIZ

Urkulluk Felipe Borboikoari ez liokeela begirunerik adierazi behar iritzi dio EH Bilduk

Gaur arratsaldean Iñigo Urkullu eta Borboiko Feliperen arteko bilera dela eta, Maribi Ugarteburuk, EH Bilduren bozeramaile moduan, lehendakariak ez liokeela «inolako begirunerik adierazi behar eskubidea onartzen ez duen errege bati», adierazi du.

Maribi Ugarteburu, aurreko agerraldi batean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Maribi Ugarteburu, aurreko agerraldi batean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Gasteizen, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, Maribi Ugarteburu EH Bilduren parlamentariak Borboiko Felipek eta Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duten bilaren harira koalizioak egindako balorazioa plazaratu du: «Bilerak Estatuak herrien aitortza eta erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenaren aurrean mantentzen duen ukazioak markatzen du».

Era berean, Urkulluk bilera honen bitartez jorratu ditzakeen asmoak ulertzen ez dituztela azpimarratu du, baina inongo emaitzarik ekarriko ez duela argi dutela nabarmenduz. Ordez, Gobernu burua Catalunyara joatera gonidatu dute «Estatuaren eraso iraunkor honen aurrean babesa adieazteko».

Bilera honen bitartez, lehendakariak «bizkarra emanez» erantzuten duela gehitu du Ugarteburuk. Horregatik EH Bilduren aburuz, Euskal Herritik, bi mezu argi bidali nahi zian dizkiete Estatuari eta Felipe Borboikoari. «Euskal Herriaren aitortza subjektu politiko bezala eta herritaren erabakitzeko eskubidea» jaso behar dira koalizoren hitzetan. Hala nola, «herri hau, berer burua eta etorkizunaren jabe izango den Euskal Herria eraikitzeko martxan» dagoela adierazi du Ugarteburuk amaitzeko.