NAIZ
IRUÑEA

Irujo-Barriola bikoteak txapela defendatuko du Binakakoan

Zortzi bikote izango dira lehian 2015eko Binanako Txapelketa irabazteko, tartean aurreko edizioan irabazle izan zen Irujo-Barriola bikotea. Finala apirilaren 26an jokatuko da.

2015eko Binakako Txapelketaren aurkezpena, Erriberrin. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
2015eko Binakako Txapelketaren aurkezpena, Erriberrin. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Erriberrin egin dute 2015eko Binanako Txapelketaren aurkezpena eta han eman dute lehiatuko diren zortzi bikoteen berri eta azaldu egin dute zein izango den lehiaketaren sistema eta egutegia.

Honakoak dira bikoteak:

Aspe: Irujo-Barriola, Xala-Merino II.a, Retegi Bi-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta. 

Asegarce: Olaizola II.a-Beroiz, Bengoetxea VI.a-Aretxabaleta, Berasaluze II.a-Zubieta (Aspek utzita) eta Artola-Albisu.

Finala apirilaren 26an jokatuko da, eta aurretik bi ligaxka izango dira. Ostiral honetan jokatuko da aurreneko partida, Donostian Bengoetxea-VI.ak eta Aretxabaletak osatzen duten bikotea eta Artola eta Albisuren artekoa aurrez aurre izango dituena.