NAIZ
BILBO

Athleticek ezin izan du Atletico garaitu eta liga urrundu egin zaio (0-0)

Athleticek eta Atleticok hutsean berdindu egin dute Lezaman jokatutako partida eta asko zaildu zaizkio gauzak liga hiru onenen artean amaitzeko.

Lezaman Athletic eta Atleticok hutsean berdindu dute. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Lezaman Athletic eta Atleticok hutsean berdindu dute. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Athleticek hutsean berdindu du Atletico de Madriden aurka Lezaman gaur eguerdian jokatutako partida. Modu honetan, zaidlu egin zaio Liga lehen hiruen artean amaitu eta txapelketarengatik lehiatzea.

Bost jardunaldi baino falta ez direnean, eta datorren astean Barcelona liderraren bisita jasoko dutenean, txuri-gorriek ia ezinezko dute bigarren edo hirugarren tokian amaitzea, gaurko aurkari izan duten Atletico hiru puntutara dutelarik eta Valencia sei puntura, partida bat gutxiago jokatu duelarik.

Gaurkoan, irabazteko aukerak izan dituzte, besteak beste, hasierako txanpan, 7. mnutuan, Nekane Diezek aukera garbia izan duenean, baina atezain bisitariak kornerrera desbideratu du. Hala ere, madrildarrek ere bere aukerak izan dituzte hiru puntuak eskuratzeko.