NAIZ
IRUÑEA

Gizonezko bat zendu da Cintruenigon izandako auto istripu baten ostean

79 urteko gizonezko bat hil da, atzo Cintruenigon auto istipu bat pairatu ostean. Auto bat gidatzen ari zela, aurrez aurre jo zuen kamioi batekin.

Atzo Cintruenigon istripua pairatu zuen 79 urteko gizonezkoa hil egin da. 113-N errepidean gidatzen ari zen autoa eta kamioi batek aurrez aurre jo zuten. Helikopteroan eraman zuten ospitalera, baina gaua pasa ostean, gaur goizez zendu da.