NAIZ
BILBO

Euskal Selekzioak Estoniaren aurkako partida jokatuko du hilaren 23an

Euskal Futbol Federazioak jakinarazi duenez, emakumezkoen selekzioak Estoniaren aurkako lagunarteko partida jokatuko du maiatzaren 23an, Tallinen.

Abenduan Kataluniaren aurka jokatutako partidaren irudi bat. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Abenduan Kataluniaren aurka jokatutako partidaren irudi bat. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Ohar baten bidez federazioak adierazi duenez, hilaren 23an jokatuko da emakumezkoen Euskal Selekzioaren eta Estoniaren arteko norgehiagoka, Tallingo TNTK Stadium futbol zelaian. Ordutegia ez dute oraindik zehaztu.

FIFAren sailkapenaren 77. postuan dago egun Estonia.

Bi federazioen arteko akordioaren arabera, datorren urtean izango da Estonia Euskal Herrian.

Partidarako hautatuen zerrenda Erreginaren Kopa bukatzen denean jakinaraziko dute.

Kataluniaren aurka jokatu zuen azken partida Euskal Selekzioak, iragan abenduaren 27an, Lasesarren. Banako berdinketarekin bukatu zen neurketa.