NAIZ
BAIONA

Barne ministroak frantziar Estatuaren «beharra» azpimarratu du Baionan

Bernard Cazeneuve frantziar Estatuko Barne ministroak Lapurdin egindako bisitan Estatuaren «beharra» azpimarratu du. Goizean Baionan izan da, eta hautetsiekin eta departamenduko prefetarekin batera Baionako suprefetura bisitatu du. Cazeneuven bisitaren harira, EH Bai, Aitzina eta Autonomia Eraikik elkarretaratzea egin dute.

Barne ministroa Baionako suprefeturan. (KAZETA)
Barne ministroa Baionako suprefeturan. (KAZETA)

Bernard Cazeneuve, frantziar Estatuko Barne ministroa, Lapurdin izan da. Frédérique Espagnac senataria, Sylvianne Allaux eta Collette Capdevielle diputatuak, Max Brisson UMP alderdiko kontseilaria eta Baionako alkaten Jean-René Etchegaray izan dira Baionan Cazeneuvekin, Kazetak adierazi duenez.

Cazeneuvek prefektura bisitatu ditu eta ondoren hautetsiekin batera mahai-inguru batean parte hartu du. Barne ministroaren ustetan, prekfekturaren zerbitzuak bateratu behar dira, funtzionamenduaren gastuak murrizteko eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko». Cazeneuvek gaineratu du Estatuaren presentzia handitzen dutela «beharrezkoa den lurraldeetan».

Abertzaleen elkarretaratzea

Bisita honen harira, EH Bai, Aitzina eta Autonomia Eraikik ‘Ezagupen instituzionala eta gatazka konponbidea orain!’ lelopean elkarretaratzea egin dute, eta EH Baiko bozeramaile Anita Lopepek gutun bat eman dio prefetaren idazkari nagusiari.

Arratsaldean, Bernard Cazeneuvek Hendaiara joan eta mugen arteko poliziaren kooperazio zentroa bisitatuko du. Bere ustez, «frantziar eta espainiar Estatuen arteko lankidetza ezin hobea da» eta hainbat gatazkei aurre egiteko «kooperazio hori beharrezkoa» dela argudiatu du.