NAIZ

Eibarrek galdu egin du Real Madrilen aurka (0-2)

Eibarrek maila ona erakutsi du, baina Real Madrilek zortea aldea izan du atsedenaldi aurretik gola egin ondoren eta epaileak oparitutako penalti bati esker. [Partidaren xehetasunak]

Eibarrek ezin izan du Real Madril gainditu. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Eibarrek ezin izan du Real Madril gainditu. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Eibarrek ezin izan du punturik lortu Real Madrilen kontra Ipuruan jokatutako partidan. Aurkariak maila bat gorago daude eta Eibarrek itxura ona eman arren, Real Madril nagusitu da.

Partida orekatua eta borrokatua izan da. Atsedenaldi aurretik iritsi da Real Madrilen gola. Min ematen duen horietakoa izan da. Aldageletara berdinketarekin joatekoak zirenean Balek buruz egin du lehen gola.

Ildo beretik jarraitu du norgehiagokak, baina Eibar aukerarik gabe geratu da madrildarrek bigarrena egin dutenean. Lucas Vazquez lurrera bota da nabarmen Eibarren area barruan eta epaileak penaltia oparitu dio. Cristiano Ronaldok ez du barkatu eta partida erabakita utzi du.