NAIZ

Kontxu Odriozola aktorea zendu da, 70 urte zituela

70 urte zituela zendu da Kontxu Odriozola aktore azpeitiarra, Eitb-k zabaldu duenez. Goenkale telesailean Maria Luisaren papera egiteak oso ezagun bihurtu zuen Euskal Herriko etxe askotan. Minbiziaren aurka denbora luzea zeraman borrokan.

Kontxu Odriozola, artxiboko irudi batean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Kontxu Odriozola, artxiboko irudi batean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Kontxu Odriozola aktore azpeitiarra zendu da, 70 urte zituela. Zineman eta antzerkian ibili bazen ere, Goenkale telesailean Maria Luisaren paperak eman zion oihartzun handien bere bizitzan.

Eneko Olasagasti gidoilari eta zuzendariak Euskadi Irratian adierazi duenez, «denbora zeraman minibiziaren aurkako borrokan».

Goenkaleko paper ezagunaz gain, beste hainbat telesailetan ere agertu zen, eta 2008. urtean Euskal Aktoreen Batasunak bere saria eman zion.