NAIZ
GASTEIZ

Legebiltzarkide aktari uko egin diote Erkoreka, Tapia eta Beltran de Heredia sailburuek

Lakuako Gobernuko sailburu diren Josu Erkoreka, Estefania Beltran de Heredia eta Arantxa Tapiak legebiltzarkide aktari uko egin diote Parlamentuko erregistroan. Begoña Otalora, Maialen Gurrutxaga eta Estibaliz Larraurik hartuko dituzte beraien lekuak.

Iñigo Urkulluren kabinete berriaren argazkia, sailburu guztiekin. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Iñigo Urkulluren kabinete berriaren argazkia, sailburu guztiekin. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Gobernantza Publikoa eta Autogobernu sailburuak, Josu Erkorekak; Ekonomia garapena eta Azpiegituretakoak, Arantxa Tapiak; eta Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak beren legebiltzarkide aktari formalki uko egiten diotela adierazi dute Gasteizko Parlamentuko erregistroan eta zerrendetan hurrengo postuetan zeudenek hartuko dituzte beraien tokiak.

Tapia eta Beltran de Heredia Gipuzkoan eta Araban aukeratu zituzten irailaren 26ko bozetan, eta herrialde horietako zerrendetan hurrengoak ziren, hurrenez hurren, Maialen Gurrutxaga eta Estibalitz Larrauri.

Josu Erkoreka Bizkaian aukeratu zuten eta zerrendan hurrengoa Aitziber Irigoras zen, baina Durangoko alkate lanarekin jarraitu ahal izateko honek ere uko egin dio legebiltzarkide izateari. Hortaz, Begoña Otalora joango da Parlamentura.

Hiru ordezkari berriek hilaren 15ean, datorren asteko ostegunean egingo den osoko bilkuran hartuko dituzte karguak.