Txomin Peillen, Martine Bisauta, Txetx Etcheverry eta Xebax Christy, Alkartasuna Fundazioaren sarituak

Euskal kulturari eta euskarari egin ekarpena eskertzeko Txomin Peillen, Martine Bisauta, Txetx Etcheverry eta Xebax Christy sarituko ditu Alkartasuna Fundazioak. Sari banaketa apirilaren 22an izango da, Baionan.

NAIZ|15/04/2017 09:30

Alkartasuna Fundazioak eman du aurten Nestor Basterretxearen «Zazpirak bat» domina jasoko duen laukotearen zerrenda.

Bertan dira Txomin Peillen idazle eta euskararen ikertzailea; Martine Bisauta Batera plataformaren kide fundatzailea; Txetx Etcheverry sindikalista, ekologista eta bakezalea; eta Xebax Christy Euskal Monetaren sustatzailea.

Euskal kultura eta euskara sustatzeagatik izango da saritua aipatu laukotea. Sari banaketa, berriz, apirilaren 22an izango da, Baionako Hotel Le Bayonnen.