NAIZ
A CORUÑA

Urdaibairentzat A Coruñako estreineko bandera

Ez da tarte handirik onenen artean eta denborei begiratu besterik ez dago. 14 ehuneneko besterik ez Urdaibai garailearen eta Hondarribia bigarrenaren artean eta hirugarrena ere bertan, 2 segundo eskasera. Bestelako zalapartarik ere izan da, Cabo kanporatu egin dute Astillero abordatzeagatik.

Urdaibai, artxiboko argazki baten. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Urdaibai, artxiboko argazki baten. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Galizako bi bandera berriren estreineko saioa da aurtengoa, A Coruña eta Aresekoa, eta lehenean behintzat estu, ia tarterik gabe aritu dira onenak, gaur Urdaibai eta Hondarribia, 14 ehunenko besterik ez bizkaitarren alde A Coruñako banderan. Indarrez ez da urruti Orio ere, 2,84 galdu baitu soilik garailearekiko. Euren txandan aritu den Kaikuk minututik gora galdu du eta 6. izan da sailkapenean.

Aurreko txanpa irabazi duen Tiran izan da eguneko laugarren denborarik onena egin duena (+37) eta berarekin aritu den San Juan bosgarren onena (+48).

Estropada hasterako azken posturako hautagai ia bakarra Ares zen eta berak behar izan du denbora gehien, baina Cabo ageri da sailkapenean azken postuan eta punturik gabe, lehen txandan Astillero abordatzeagatik kanporatu egin baitute.

Sailkapen nagusian, beraz, Urdaibai, Hondarribia eta Orio lehen postuetan 5 puntu eskasen bueltan. Bizkaitarrak dira buruan 56 punturekin eta 53rekin bigarren hondarribiarrak. Oriok 51 ditu eta koska bat atzerago baina gehiegi urrutiratu gabe dabil Kaiku, 41 punturekin.

Galizakoak amaituta, hurrengo asteburuan Sandanderren (larunbata) eta Pasaian (igandea izango dira Eusko Label Ligaren hurrengo saioak.