Hogeita bi urte zituela atxilotu zuten Arkaitz Saez hiriburutarra, 1998an, ETAko kide izatea egotzita. Ondorioz, hemezortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Alta, zigorra osorik bete eta larunbat honetan geratu da aske, Mont-de-Marsaneko espetxea atzean utzita.
Arkaitz Saez euskal preso politikoa aske 18 urteren ondoren, Mont-de-Marsaneko espetxetik atera da. Ongi etorri! #BatGutxiago pic.twitter.com/uJPWypk7Va
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) October 21, 2017
Espetxeratua izan zenetik Estatu espainiarrean egin zuen 2017 arteko zigorraldia. 2005ean eskatu zuen, beste hainbat presorekin batera, Estatu frantsesean zigorra betetzeko eskaera, baina ukatua izan zitzaion.
Hamar urteren ostean, hots, 2015ean egin zuen eskaera berriro, eta ukatua izan zitzaion hura ere. Azkenean, baina, 2017 honetan onartu zioten lekualdatzea, Aratz Gomezekin batera. Saezekin batera geratu da aske aste honetan Gomez. Pasa den ostegunean atera zer azkaindarra kartzelatik, zigorra osorik beteta hau ere.
Oier Ibarguren donostiarrak ere askatasuna berreskuratu du gaur, zigorra osorik beteta. Fresenesen zegoen eta atera ondoren kanporatu egin dute. Barajasko aireportuan aske geratu da, Etxeratek jakinarazi duenez.
Oier Ibarguren preso politikoa aske 4 urteren ondoren. Fresnesetik atera eta Barajaseko aireportuan utzi dute #BatGutxiago pic.twitter.com/X6MNH0Male
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) October 21, 2017
Ibargurenek lau urte eta erdi pasata egin ditu preso. 2013ko otsailean atxilotu zuten Montxo Varearekin batera Moulinesen eta espetxeratu egin zituzten.