El tiempo

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Tiempo de hoy

ONARI EUTSI EZINEAN DELA, TXARRALDI IRAUNKORREAN ABIATU. Atzoko tankerari tinko eutsiko dio gaur ere, baina arratsaldean hego ukituko haizeak ufadatxoak joz leku aproposetan apur bat molestatuko du. Hala ere, oro har bikain eutsiko dio onaren mailari. Dotorezia eta tenperatura irabazian direla, hego haizearen ufadatxo horiek ez dute asko molestatuko eta bikain portatuko da gaur ere eguraldia. Hala ere, kaskarraldia ate joka izango da eta bihar arratsaldean apur bat nabarituko da.

Mañana

Dezente nabarituko zaio kaskartzeko joera eguraldiari, tenperatura maximoak behera egingo baitu. Lainoak ugaldu eta euri zipriztinak barreiatuko dituzte. Txarraldi iraunkorra, garaiari dagokiona galanki zapuztuz eta kostaldea gaztigatuz. Euskal Herri guztia hartuko du egun askorako joera makur honek. Babesten saiatu beharko gara, udazkena ate joka dugula tankera txarra nabaritzen baitzaio eguraldiari.