NAIZ.INFO
LONDRES

Hamabigarren postuan kokatu da lehen hiru proben ondoren Leire Olaberria ikaztegiatarra

Leire Olaberria Ikaztegietako pistako txirrindularia hamabigarren postuan sailkatu da Londresko Olinpiar Jokoetan omniun modalitateko lehen hiru probak lehiatu ondoren.

Leire Olaberria ikaztegietarra gaurko eguneko proba bat lehiatzen. (Odd ANDERSEN/AFP PHOTO)
Leire Olaberria ikaztegietarra gaurko eguneko proba bat lehiatzen. (Odd ANDERSEN/AFP PHOTO)

Hamabigarren postuan kokatu da Leire Olaberria Ikaztegietako pistako txirrindularia Londresko Olinpiar Jokoetako bere lehiaketako lehen egunean. Omnium modalitatean hartzen du parte eta hiru proba ezberdin lehiatu ditu gaurko egunean.

Abiadurako proba zen lehena eta bertan seigarren postua lortu du. Esan beharra dago distantzia motzetan hobeto moldatzen dela luzeetan baino.

20km-tako puntuazio proban hamairugarren postua lortu du, eguneko emaitzarik txarrena euskal txirrindulariarentzat. Eguneko azken proban, aldiz, hamabigarren postua lortu du.

Modu horretan hamabigarren postuan kokatu da sailkapen nagusian egunaren amaieran.

Beste hiru proba lehiatuko ditu bihar, baina gaurko jardunaldiaren ostean lehenengo postuetatik urrun aurkitzen da.

Jarraitu Olinpiar Jokoak NAIZen webgune berezian.