NAIZ.INFO
DONOSTIA

Zinemaldiko galetarako sarrerak salgai daude dagoeneko

Donostiako Zinemaldiko 60. edizioko inaugurazio, Donostia Sarien eta itxierako galetarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko interneten, Telekutxan eta Kutxako kioskoetan.

Zinemaldiko inaugurazio, Donostia Sarien eta itxierako galetarako sarrerak eskura daitezke dagoeneko interneten, Telekutxan eta Kutxako kioskoetan.

Ikuskizun horietarako sarrerak Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairuan) ere erosterik izango da, baita Kursaal Elkarguneko leihatiletan, igandetik aurrera.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, gainontzeko sarrerak igande goizeko 9.00etatik aurrera erosi ahal izango dira, salmentarako bide guztietan.