
Abenduaren 20ko kontzerturako 8.000 sarrerak berehala agortu ondoren, bigarren data bat iragarri du Fermin Muguruzak: abenduaren 21ean izango da, Bilbao Arenan hori ere. «Ez da hirugarrenik izango», ohartarazi du musikariak berak bere sare sozialetan. Sarrerak ostegunean jarriko dira salgai, goizeko 10.00etan, www.muguruzafm.eus webgunean.
Zinez penatuta gaurko arazo informatikoengatik.
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) April 23, 2024
Pozik, oso pozik 8.000 sarrerak bukatu dituzuelako, baina lotsatuta.
Bigarren kontzertu bat eskainiko dugu Miribillan abenduak 21.
Ez da hirugarrenik izanen.
Sarrera salgai: Apirilak 25, osteguna 10:00https://t.co/jkNsZjEI31 pic.twitter.com/bvF2mebg3l
Astearte honetan, lehen ordutik, ikusmin handia sortu da Euskal Herrian sarrerak eskuratzeko –NAIZeko harpidedunek lehenago eta merkeago erosteko aukera izan dute– eta, antolatzaileek nabarmendu dutenez, une batzuetan 70.000 eskari baino gehiago jaso dituzte aldi berean.
Hamahiru urtez oholtza handi batera igo gabe pasa ostean, 40 urteko musika ibilbidea ospatuko du Fermin Muguruzak abenduan emanen dituen bi kontzertu horietan.
«Aste hori oso esanguratsua izango da, azkenekoz Bilboko Kafe Antzokian izan nintzelako Iñigoren omenez abestuz eta itzulera ere Bilbon izango delako», adierazi du Muguruzak, Iker Gurrutxaga NAIZ Irratiko kazetariari eskainitako elkarrizketan.

Un libro recoge en más de 1.400 páginas cerca de 3.000 especies de plantas de Nafarroa

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha
