NAIZ.INFO
CASCANTE

Bost gazte zauritu dira Cascanten auto istripu batean

Hemeretzi eta hogeita zazpi urte arteko bost gazte zauritu dira Cascanten auto istripu baten ondorioz. Horietatik hiru egoera larrian daude.

Bart goizaldean Cascante herrian izaniko auto istripu baten ondorioz, hemeretzi eta hogeita zazpi urteko bost gazte zauritu dira eta horietatik hiru egoera larrian daude. Gidatzen ari ziren autoa errepidetik irten da.

Tuterako ospitalera eraman dute larrien zegoen gaztea, buruko lesio larriekin. Larriki zauritu diren beste bi gazteek ere buruan dituzte lesio larrienak.

Istripua goizeko 4.30etan jazo da Tutera eta Tarazona arteko errepidean, Cascante herrian. Gazteak euren kabuz irten dira autotik Nafarroako Gobernuaren arabera, zeinek anbulantziak bidali dituen bertara.

Zirkulazio arazorik ez da egon, autoa errepidetik kanpora geratu baita.