Euskararen erabileran sakontzeko ‘Ahora’ ekartzea aldarrikatuko dute Tolosako Kilometroetan

Tolosako Laskorain ikastolak antolatuko ditu 2013ko Kilometroak. Leloa eta logoa aurkeztu dituzte gaur eta euskararen erabileran sakontzea dutela helburu azaldu dute, horreratako euskara ‘Ahora’ ekarri behar dela aldarrikatuz.

AIMAR ETXEBERRIA|TOLOSA|2012/11/26 16:55
20121126_kilometroak_ahora
Laskorain Ikastolako arduradunek eta Kilometroakeko ordezkarien 2013ko ekimenaren leloa eta logoa aurkeztu dituzte. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Tolosako Laskorain Ikastolak 2013ko Kilometroen aurkezpena egin du. Bertan, hurrengo ekitaldiaren leloa eta logoa izango direnak eman dituzte aditzera.

‘Ahora’ izango da ekimenaren leloa. Batetik, euskararen erabileran sakondu eta hizkuntza ahora ekartzeko aldarrekapena egiten du leloak, bestetik, erdal hiztunei begira momentua orain dela aldarrikatu nahi dute.

Lau helburu nagusi jartzen dizkiote zitari. Alde batetik, erronka pedagogikoan dituzte, baina, horrekin lotuta, erronka ekonomikoak aipatu dituzte prentsaurrean. Azpiegituren alorrean egindako ibertsioari aurre egiteko balio beharko luke ikastolen aldeko jaiak antolatzaileen iritziz, eta horrekin, euskararen alorrean erreferentzia irabaziko lukete eskualde mailan.

Bi helburu hauez gain, euskararen erabilerak eta presenetziak gora egiteko momentua dela iritzi diote eta jaian bi ideia horiek aldarrikatuko dituzte azaldu dute. Azkenik, euskararen aldeko festa izatea nahi dute Kilometroak 2013.

LOTURAK

[Subtítulos en castellano] 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide. [DOKUMENTALA]

Esperimentu bat egitera atera ginen...
 
¿Y SI NO SE CUENTA?
Kontatzen ez dena ez da