Naiz.info
Baiona

Homosexualen arteko ezkontza aldarrikatu dute Baionan

Orain egun aste batzuk sektore kontserbadoreen sexu bereko lagunen arteko ezkontzaren aurka manifestazioa egin zuten Parisen. Gaur erantzuna jaso dute Baionan ‘Ezkontza guztiontzat’ kanpainaren baitan.

Homosexualen arteko ezkontzen aldeko manifestazioa, Baionan. (Gaizka IROZ)
Homosexualen arteko ezkontzen aldeko manifestazioa, Baionan. (Gaizka IROZ)

Mila lagun inguru batu dira Baionako kaleetan, erabaki librearen aldeko kolektiboek deituta, ‘Ezkontza guztiontzat’ kanpainarekin bat eginez.

Izan ere, hilaren 13an, sektorerik kontserbadoreenek manifestazioa egin zuten Parisen sexu bereko lagunen ezkontzen aurka, eta horri erantzunez, homosexualek libreki erabakitzeko aukera aldarrikatu dute Lapurdiko hiriburuan.

Manifestazioa Baionako Herriko Etxetik abiatu da berdintasuna aldarrikatzeko. Mila lagun inguruk hartu dute parte mobilizazio berri honetan.

Arratsaldeko 20.00etan, «berdintasunaren aldeko autobusa» aterako da Lapurdiko hiriburutik bihar Parisen eginen den manifestaziora joan nahi duen jendea eramateko.