Ustelkeriari aurre egiteko neurriak eztabaidatuko ditu PSEk Bilbon egingo duen VII. Biltzarrean

PSEk VII. Biltzarra egingo du heldu den asteburuan Bilbon. Ustelkeriaren aurka borroka egiteko neurriak eztabaidatuko dituzte, Rodolfo Aresek esan duenez.

NAIZ.INFO|BILBO|2013/02/05 13:51
Rodolfo_ares
Rodolfo Aresek aurkeztu du PSEren VII. Biltzarra. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Rodolfo Ares PSEko Politika idazkariak aurkeztu du Bilbon heldu den asteburuan alderdi horrek egingo duen VII. Biltzarra.

Azaldu duenez, eztabaidatuko duten gai garrantzitsuenetako bat ustelkeriaren ingurukoa da. Alderdiaren baitan gardentasunerako eta barne kontrolerako neurriak jorratuko dituztela esan du, baina ez du zehaztu zer motatako neurriak izango diren.

Biltzarra larunbatean hasiko da; lehenik eta behin, Patxi Lopez idazkari nagusiak gestio txostena aurkeztuko du, eta arratsaldean kargurako berrautatuko dute.

Ondoren, ponentzia politikoari eta antolakuntza ponentziari aurkeztu dizkieten 1.279 zuzenketak eztabaidatuko dituzte. Igande goizean, berriz, 393 ordezkariek bozkatu egingo dituzte eta ondoren Exekutiba berriko kideak hautatuko dituzte.

Biltzarraren itxiera ekitaldian Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak parte hartuko du, igande goizean.

OSAGARRIAK

[Subtítulos en castellano] 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide. [DOKUMENTALA]

Esperimentu bat egitera atera ginen...
 
¿Y SI NO SE CUENTA?
Kontatzen ez dena ez da