NAIZ.INFO
GASTEIZ

Abel Enbeitak jantziko dio txapela Arabako Bertsolari Txapelketako irabazleari

Larunbat honetan, sei bertsolari izango dira Gasteizen norgehiagokan Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza. Herrialde horren bertsolaritzan aitzindari izandako Abel Enbeitak jarriko dio txapela garaileari.

Arabako Bertsolari Txapelketako finalaren aurkezpena. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Arabako Bertsolari Txapelketako finalaren aurkezpena. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Hitzordua jarrita dago jada. Datorren larubanbatean, hilak 16, sei bertsolari arituko dira Gasteizko Principal Antzokiaren taula gainean, 17.30etik aurrera, Arabako txapela etxera eramateko helburuarekin.

Astelehen honetan aurkeztu dute finala eta han egon dira txapela janzteko sei hautagaiak: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Jagoba Apaolaza.

Aurkezle lanetan Olatz Bayer izango da eta Maialen Kortabarria, aldiz, gai-emaile.

Epaileak Hodei Lopez de Arkaute, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru izango dira, eta Endika Ruiz de Samaniego arituko da haien idazkari lanetan.

Irabazleari, Arabako bertsolaritzan aitzindari izandako Abel Enbeitak jarriko dio txapela irabazleari eta bertso-eskolako kide gazteak izango dira sari ezberdinak banatuko dutenak.

Sarrerak bertsosarrerak.eu webgunea eta Gasteizko Amaia zentroaren bitartez eros daitezke.