Naiz.info
Iruñea

Gora Iruñeak jai gunea ezartzeko baimena jaso du

Iruñeko Udalak baimena eman dio jai herrikoien aldeko plataformari jai gunea La Runan ezartzeko.

Goseren zuzenekoa Gora Iruñearen jai gunean. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Goseren zuzenekoa Gora Iruñearen jai gunean. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Gora Iruñea plataformak jai gunea izango du datozen sanferminetan, Ahotsa.info atariak jakitera eman duenez. Hedabidearen arabera, Iruñeko Udalak ofizialki baimena eman dio plataformari jai gunea ezartzeko eta datorren uztailaren 6tik aurrera La Runan izango da.

Iruñeko Udalaren baimen ofiziala besterik ez zen falta, baina esku artean izatea guztiz beharrezkoa zen, ezustekorik ez izateko. Azken egunotan, eta UPNk gidatzen duen Udal gobernuak martxan jarritako lehiaketak huts egin eta gero, jakina zen Gora Iruñeak La Runan jai gunea jartzeko aukera asko zituela, baina ez zegoen konfirmazio ofizialik.