naiz
azkaine

Bi gazte atxilotu dituzte Pauen Azkaineko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Pasa den asteartean bi gazte atxilotu zituzten Pauen Azkaineko emakume bati sexu erasoa egin ziotelakoan. Antza, erasoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuten.

Pasa den asteartean bi gazte atzeman zituzten Pauen, Azkaineko emakume bati sexu erasoa egin ziotelakoan. France Bleu irratiak jakitera eman duenez, gazteek ustez erasoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuten ondoren.

Egindako grabaketagatik eta sare sozialetan hedatzegatik atzeman dituzte bi lagunak. Auzitegiak irailerako deitu ditu bi gazteak.