NAIZ
DONOSTIA

Onik agertu da Hondarribian desagertuta zegoen gizona

Hondarribia inguruan desagertuta zegoen 34 urteko gizona onik agertu da gaur goizean, senideek jakinarazi dutenez.

Lakuako Segurtasun sailak aditzera eman duenez, 34 urteko Altsasuko bizilagun baten bila ekin diote gaur goizean Ertzaintzak, Gurutze Gorriak eta DYAk Hondarribia eta Pasaia artean.

Gizona Santiago bideko etapa bat egin zuen eta ostiralean hitz egin zuen bere senideekin azkenekoz. Ordutik ez die telefono deiei erantzun eta familiak Ertzaintzari deitu zion.

Atzo arratsaldean gizonaren autoa Hondarribiko kanpin batean topatu zuen, baina gizona ez zegoen han.

Bilaketa lanei ekin ostean familiak jakinarazi du gizona agertu dela eta onik dagoela.