naiz
donostia

Seferovic Eintracht Frankfurtekin ariko da hurrengo denboraldian

Realak eta Eintracht Frankfurt taldeak akordioa eskuratu dute datorren denboraldian Haris Seferovic Alemaniako taldean aritu dadin.

Seferovic, Bartzelonaren aurkako norgehiagoka batean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Seferovic, Bartzelonaren aurkako norgehiagoka batean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Seferovicek ez du Realean jarraituko. Hala jakinarazi du talde donostiarrak bere webgunean eskegitako oharrean. Bi taldeak akordio batetara iritsi dira jokalari suitzarra hurrengo denboraldian Alemanian izan dadin.

Seferovicek denboraldi bakarra egin du Donostian. Denbora horretan 40 neurketa jokatu ditu, 21 titular bezala, eta lau gol sartu ditu.