Donostiako Udal Gobernuak bihar onartuko ditu Ordenantza Fiskalak eta ez da igoerarik izango tasa eta zergetan. Ohar bidez aurreratu du Javi Vitoria Ogasun arduradunak erabakia. Salbuespena bakarra izango dela esan du, Ekonomi Jardueren Gaineko zerga %1 igoko delako.
Bihar goizean goiz onartuko dute Ordenantza eta jarraian agerraldia egingo du Udalak datu zehatzak jakinarazteko. Aurreratu duena, Donostiako Udalaren fiskalitateak dituen hiru xedeei erantzungo diela arauak: zerbitzu publikoak eguneratzea; instituzioaren bideragarritasun ekonmikoa eta pertsonei lehentasuna ematea. Krisi ekonomikoari eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutza ere kontuan hartu dituztela aurreratu du.
Vocento taldeak tasa eta zergetan igoera izango dela iragarri du gaur eta informazio hori okerrra dela esan du Udalak.