NAIZ
BILBO

John Degenkolbek eskuratu du garaipena Vueltako laugarren etapan

Giant Shimano taldeko John Degenkolb txirrindulari alemaniarrak irabazi du Vueltako laugarren etapa, Mairena del Alcor eta Cordoba batu dituena (164,7 kilometro). Orica taldeko Michael Matthewsek lidergoari eutsi dio. [Sailkapenak]

John Degenkolb txirrindulari alemaniarra, garaipena ospatzen. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)
John Degenkolb txirrindulari alemaniarra, garaipena ospatzen. (Jose JORDAN/AFP PHOTO)

Degenkolb alemaniarrak lau ordu, 2 minutu eta 55 segundu behar izan ditu Mairena del Alcor eta Cordoba arteko bidea egiteko.

Haren atzetik helmugaratu da Vicente Reynes.

Orica taldeko Michael Matthewsek lidergoari eutsi dio.

Biharko etapan Priego de Cordoba eta Ronda arteko bidea egingo dute txirrindulariek, 180 kilometrokoa.

NAIZen webgune bereziak itzuliari buruzko informazio zabala eskaintzen du.