San Juanek irabazi du emakumezkoen Kontxako bandera. Pasai Donibaneko traineruak aurreko astean lortutako segundu bateko errenta ondo defendatu du Hibaikaren aurka eta garaipena lortu du.
Hala ere, bigarren txanda Zumaiarentzat izan da. Garaipenarekin sailkapen orokorrean bigarren postua ere eskuratu dute ehunen gutxi batzuengatik.
Estropada tentsioz beterikoa izan da eta lau traineruek lehia bikaina eskaini dute. San Juan eta Zumaia parean aritu dira estropada guztian zehar eta Hibaika ere oso gertu izan dute. Laugarren postuan bukatu duen Orio ere aurreko astean baino hobeago aritu da eta bederatzi segundutara geratu da.
Zumaiak 10:38:64ko denbora egin du; San Juan 0,96ra ehunenekotara iritsi da, Hibaika 3 segundutaraa eta Orio 9ra.