NAIZ
Iruñea

Azken arnasaldian lortu ditu Osasunak hiru puntuak

Partida korapilatsua izan da gorritxoentzat gaurkoa, atzetik ibili dira ia 90 minutuetan baina atzera gelditu gabe. Azken arnasaldian Kenan Kodrok egin du Osasunaren hirugarrena eta hiru puntuak Sadarren geratu dira.

Azken golaren poza... (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Azken golaren poza... (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Zaila eta lan asko eskatu duena baina hiru puntuko emaitza oparoa utzi duena. Halakoa izan da gaurko Osasunaren eta Teneriferen artekoa. Partida guztian atzetik eta sufritzen izan dira nafarrak baina azken momentua arte lehiatzeko grina horrek hiru puntuak etxean utzi ditu.

Atzetik hasi dira markagailuan, Teneriferen gola eta gutxira Nekoumanek ekarri du berdinketa penaltiz. Bigarren zatian egoera bera errepikatu da, Teneriferen alde izan da, kasu honetan, penaltia eta Vitolok sartu du bigarrena kanariarrentzat. Nino agertu da berriz eta berdinketa.

Partidaren azken minutuetan nahi eta ezinean geratuko zela zirudien baina azken arnasaldian, beste ezertarako tarterik ez zenean Kenan Kodrok Osasunaren hirugarrena egin du eta puntuak etxean geratu dira.