NAIZ
BIARRITZ

Lurrama azoka azaroaren 14tik 16ra ospatuko da Biarritzen

Azaroaren 14tik 16ra ospatuko da Lurrama azoka Biarritzen eta familia laborantza izango du gai nagusia. Savoia izango da herrialde gonbidatua.

Lurrama azokaren iazko edizioaren irudia. (Gaizka IROZ)
Lurrama azokaren iazko edizioaren irudia. (Gaizka IROZ)

Lurrama azokaren IX. edizioa azaroaren 14tik 16ra ospatuko da Biarrizko Irati gelan. Aurten, familia laborantzaren garrantzia azpimarratu nahi dute eta horretarako Valentin Beauval agronomoa gonbidatu dute, laborantza mota horren arriskuak eta abantailak jorratzeko.

Aurten Savoia izango da herrialde gonbidatua eta handik berrogeita hamar nekazari inguru etorriko dira hango esperientziaren eta errealitatearen berri emateko.

Irati aretoaren kanpoaldean nekazaritzarako tresnen erakusketa jarriko dute, eta haurrentzako eremua ere ez da faltako.