NAIZ

Athleticek Valentzia mendean hartu du (1-0)

Erikak egin du zuri-gorrien garaipenaren gola. Realak, berriz, berdinekta bat erdietsi du Santa Teresaren zelaian (3-3).

Athleticeko jokalariak gola ospatzen. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariak gola ospatzen. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Athleticek Bartzelonarekin berdinduta jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Mailan. Zuri-gorriek Valentzia indartsua mendean hartu dute Lezaman Erikaren gol bati esker.

Txapelketa berean lehiatzen den Realak berriz, berdinketa bat erdietsi du 11. jardunaldian Santa Teresa taldearen zelaian (3-3).